ALDIERO sortu behar dira hitz berriak edozein hizkuntzatan, aurrerapen, gauza eta egoera berriak sortzen direlako. Lehengoren bat egokitu, beste hizkuntzaren batetik hartu edo berria sortu, ez da beste biderik. Gauza berria da homosexualen ezkontza. Berriagoa, haur jaioberriari Herriko Etxean ongi etorri egitea. Bidezko al da batari «matrimonio» eta besteari «bataio» deitzea? Nahasbidea sortzen dutela deritzat.