Gatibatuta

Gatibatuta
04
Febrero
2007
Opinión

Cautivar España espresioa erabili zuen Imazek, baina ez etsaia gerran atxilo hartzeko adieran (cautivar hitzaren lehen esanahia), bere erakarmen fisiko eta moralaz inor liluratzearen adieran baizik.
Espainia liluratu nahi du Imazek, euskaldunok sedukzio horretan jarri behar omen genuke gure helburu erotikoa. Maitasunezko itun bat lotu behar genuke Espainiarekin -zibilez eta zibiltasunez, demokrazia laiko bati hala dagokio-, eta elkarren arteko leialtasun osoa erakutsi (elkarri adarrik jarri eta jo gabe, alegia). Eta musika atsegin bat ezinbestekoa baita sedukzioaren mekanismoetan, Lope de Vegaren euskarazko bertso famatuaren madrigal-musika aipa zezakeen Imazek («Zure begi ederrok, ene laztana, gatibaturik nabe, librea ninzana»), baina librea ninzana horrek mitoaren zelaira baikaramatza, kontzertu ekonomikoaren txin-txin musika errealistagoa aipatu zuen jeltzaleak ezkontzaren berme gisa.
COMPARTE