50 urte. Informazio Zientzietan Lizentziatua, kazetaritza alorrean espezialdua. Euskalduna.
1976 urtean egin zen EGIkide. Abantoko Uri Buru Batzarreko kide izan da, Bizkaiko Herrialde Batzarrean ahaldun, eusko legebiltzarkide eta Bizkai Buru Batzarraren Presidente (2008tik 2013ko urtarrilera arte). 2013ko urtarrilaren 12tik aurrera, EBBren Presidentea da.
1981 eta 1987 urte bitartean kazetari lana egin zuen DEIA eta Herri Irratian. 1995 urtean politikagintzan sartu zen Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintza Departamenduko Idazkari Nagusi kargua hartu zuenean. Kargu berean egon zen 1999 urtera arte. Urte horretan bertan izendatu zuten Euskal Irrati Telebistaren Zuzendari Nagusi eta egiteko hori 2008 urtera arte bete zuen EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarra zuzentzeko.