Emilio Olabarria Enplegu eta Gizarte Segurantza arloko Euzko Abertzaleak taldeko diputatu bozeramaileak etxeko langileen eskubideak eta gizarte babesa hobetzeko Ez Legezko Proposamena aurkeztu du gaurkoan Diputatuen Kongresuan. EAJ-PNV taldeak langile hauek Aseguru Sozialaren Erregimen Orokorrean sartzea proposatzen du.
Proposamen honen bidez diputatu jeltzaleak langile hauen lan eta gizarte egoera hobetzea bilatzen du; eta, era berean, etxeko sektore honetan dagoen azpi ekonomia azaleratzea.
Olabarriak azaldu duenez etxeko langile gehienak oso lan egoera txarretan egiten dute lan, une honetan ez baita derrigorrezkoa Aseguru Sozialean alta ematea kontratua asteko 18tik beherakoa bada. Halaber, langile hauek Erregimen Berezian egiten dute eta ez Aseguru Sozialaren Erregimen Orokorraren gainean. Olabarria , langile hauek Erregimen Orokorrean sartzea proposatu du egiten duten zerbitzua garrantzizkoa delakoan.