EAJ legebiltzar taldeak Patxi Lopez lehendakariaren premiazko agerraldia eskatu dute, Legebiltzarreko Batzorde Iraunkorraren aurrean. Gaur bertan Lehendakaritzan egindako aurkezpen publikoari buruz azalpenak egin ditzan Legebiltzarraren aurrean.
Patxi Lopezek beste behin ere Legebiltzarra alde batera utzi izana eraman ditu bi taldeak urgentziaz egitera eskaria. Taldeko bozeramaile Joseba Egibarren ustez, Lopezek EAEko gizartea ordezkatzen duten ordezkarien aurrean egin behar du agerraldia.
Batzorde Iraunkorraren aurrean agertzeko arrazoia da urtarrila ez delako jarduneko hilabetea Eusko Legebiltzarrean.