Urtarrilaren 14an Lopez Lehendakariak Gobernuak Haitiko kaltetuei eman dien laguntasuna solidariotasun eredu gisa aurkeztu ondoren, EAJ-PNVk antzeman du Garapenerako Lankidetza atalaren web gunea erabilgarritasunik gabe egon dela egun bitan gutxienez.
"Haiti herrialdean izan den lurrikarak eragindako kalte ikaragarrien aurrean, hainbat euskal hiritar daude Garapenerako Lankidetza arloko gunean informazioa hainbat egunetan eskuratzen saiatu direnak, baina ezinezko gertatu zaie sartzeko momentuan hasierako orrialderako bideratzen zituztelako eta sarbidea ezinezkoa zela esaten zuelako " adierazi du Amaia Arregi legebiltzarkideak. " Arazo hau urtarrilaren 17 eta 18an antzeman da " gaineratu du.
Testuinguru honetan, Arregik aditzera eman duenez " hiritargoa kezkatuta dagoela kontuan harturik eta Haitiko biztanleei laguntasuna emateko informazio eske ari dela, harrigarria da Garapenerako Lankidetzarako Zuzendaritzaren informazio gunea aktibo ez egotea hain une esanguratsuetan " .