Aitor Esteban, Kultura arlorako Euzko Abertzaleak taldearen diputatua eta bozeramaileak Gobernuari eskatu dio ( ERC-IU-ICV taldearekin eta Talde mistoarekin batera eskaini den prentsa aurrekoan) " garaiz dagoen bitartean" Ekonomia Jasangarriaren gaineko Lege zirriborrotik kentzea " Jabego Intelektualaren inguruko artikuluak". Eta horren ordez " konpromisoa har dezala bilkura aldia amaitu baino lehen Jabego Intelektualaren gaineko legearen modifikazio osorako aurre proiektua aurkezteko ".
Diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez · ez dugu ulertzen ez partekatzen ere Espainiar Gobernuak Jabego Intelektualeko gaiak Ekonomia Jasangarriaren gaineko gaiak sartzeko erabakia ". Estebanek argitu duenez " ez dauka inolako zentzurik Jabego Intelektualeko legea goitik behera modifikatzeko Azpi Batzordea egin delako "
Aitor Estebanek gogoratu duenez gaurko Azpi batzordean " hasten dira ondorio batzuetara iristen lagunduko diguten agerraldiak " eta bestelako Lege baten bidez " Jabego intelektualaren arloren bat era isolatu eta interesatuan modifikatzen bada, gertatuko dena da aldi berean tramitazio bikoitza eta zalantzarik gabe kontsideraziorik eza Azpi Batzordeari eta ondorioz Legebiltzar taldeei "