Jose Ramon Beloki EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldearen diputatuak Miguel Sebastian Industria Ministroak hondakin nuklearretarako Aldi baterako Biltoki Zentralizatua sortzeko dituen asmoak eta Ministroen Kontseiluak ( 2009ko abenduaren 23an) zentral nuklearretarako araudia modifikatzearen gainean hartutako erabakia azaltzea nahi du.
Euskal Diputatuak azaldu duenez " Espainiar Gobernuaren egitasmoetako xehetasun guztiak jakin nahi ditugu, ozen esandako sekretua baita gai nuklearraren inguruan egiten duen jarduera zentzu guztietan hobetzekoa dela "
José Ramón Belokik funtsezko jotzen du Miguel Sebastianek azalpenak ematea " denon artean eztabaida dezagun hondakin nuklearrak gordetzeko biltegiarekin eta orokorrean politika nuklearraren inguruan Gobernuak egingo duena". Gogora ekarri duenez " 2004ko abenduan gai hau jorratzeko txostena egin genuen eta Gobernuak Estatu barruan halako biltokia egiteko behar bezalako irizpideak ezarri behar zituela esan genuen". Horren ostean, 2006 urtean " Kongresuan Ez Legezko Proposamena egin zen eta hondakin nuklearrak gordetzeko tokia izendatzea eta hori egiteko politika publikoak ezartzea eskatzen genuen"
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Batzordean Industria Ministroaren ezohiko agerraldiaren aldeko botoa emango du, bere egitasmo nuklearrak argi ditzan.