Emilio Olabarria Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak Ez Legezko Proposamena erregistratu du "hiru hilabeteko epean" gobernuak behar besteko araudia gara dezan, guraso bakarreko familiak familia ugaritzat har daitezen bigarren seme-alaba izanda.
Diputatu jeltzaleak aurkezturiko testuan azpimarratzen zenez, Estatuko Aurrekontuetarako 2007ko Legeak (2008 urterako egin zena) xedapen gehigarria ezarri zuen eskubide hau aintzat hartzen zuena, baina "ezjakinak diren arrazoiengatik xedapen hori ez da garatua izan".
Horregatik, Olabarriak Ez Legezko Proposamen hau erregistratu du Diputatuen Kongresuko hurrengo Osoko Bilkuran eztabaidatua izan dadin" eta "hiru hilabeteko epean "espainiar gobernuak une honetan diskriminatuak diren familia hauen eskubideak aldarrikatzeko marko juridikoa egin dezan.