Euzko Abertzaleak taldeak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duen Ez Legezko Proposamenaren bidez , Gobernu Batzordeak 2010eko ekainaren 29an familia eta lana uztartzeko dekretua osatzeko programa egitea eskatzen zaio Eusko jaurlaritzari. Honen helburua da gizonen artean eszedentzia eta lanaldi murrizketarako eskariak sustatzea , familia eta lana uztartzeko arloan ardura partekatua eta berdintasuna eman dadin.
Eider Mendoza Larrañaga EAJ-PNVren legebiltzarkideak ekimen hau arrazoitu du Lopezen Gobernuak gizonentzako zegoen diskriminazio positiboa kentzea erabaki ostean. Orain arte gizonei diruz laguntzen zitzaien, gizon gehiago familia zaintzeko xedez lanaldi murriztua edo eszedentzia eskatzera anima zitezen.
Lopezen gobernuaren esanetan, diskriminazio positiborako neurri hauek ez dituzte espero ziren emaitzak eman, eta horregatik kentzea erabaki dute. EAJ-PNVk harriduraz hartu du albistea , lana eta familia uztartzeko dekretu berriak ez baitu neurririk aurreikusten gizonek eszedentzia edo lanaldi murriztua har dezaten eta ondorioz familia eta lana uztartzeko ardura partekatua izan dadin.
Hori dela eta, legebiltzarkide jeltzaleak ekimen hau aurkeztu du ,Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaien Sailari, familia zaintzeko orduan ardura partekatua eta berdintasuna den helburua erdiesteko xedez dekretu berria osatzeko neurri zehatzak eskatzeko.