Bakartxo Tejeria Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkidearen esanetan "Alberto Contadorek bere positiboa clembuterolez hazitako eta Irungo harategi batean erositako behikia jateagatik eragina izan dela esatean egin duen salaketak kontsumitzaileen artean zentzurik gabeko alarma sortaraztearekin batera ,auzitan jarri ditu gure abeltzainen jardun onak"
EAJ-PNVren esanetan "ez dago inolako zalantzarik gure baserritarren lan egiteko eraren inguruan, ezta gure Herrian produzitzen eta saltzen diren produktuen gainean ere". Tejeriak azpimarratu duenez "egia da gure erkidegoan saldu egiten direla clembuterol eta bestelako hormonez haztea baimenduta dagoen bestelako herrialdeetako okelak" .
Une honetan EAJ-PNVren Ez Legezko Proposamena aurkezten ari da Eusko Legebiltzarrean. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio bertoko behikiaren sustapenerako konpromiso serioa har dezala"