KONGRESURAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Ainara Celaya

Ainara Celaya azken legealdi bietan izan da Fruizko alkate eta Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du, kanpoko irudiaren sustapen zerbitzuan.

Elkarrizketarako joera handia du

Bakegilea

Kudeatzaile ona da

Ainara Celaya
Ainara Celaya

Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bi alabaren ama hau langile nekaezina da eta jardun guztietan bilatzen ditu akordioa eta adostasuna.

Bizkaiko Foru Aldundian lanean hasi arte, Getxo,Sestao eta Barakaldoko udaletan lan egin izan du.

Mandaluniz auzoko herritarra da (Fruiz) eta harrotasun osoz esaten du bera fruiztarra dela. Alaba biak dira bere altxorrik handienak eta bere baloreak erakusten saiatzen ari da: ahaleginaren eta lanaren balioa, gardentasuna eta garbitasuna. Oso kirolzalea da eta biziki gogoko ditu ibiltzen irtetea eta kanpoko jarduerak. Irakurle amorratua ere bada.

Ahalegina eta ekimena dira gure helburuak lortzeko tresnarik onenak.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Urdaibai