Amaia del Campo Berasategi Barakaldoko alkatea da agintaldi honetan. Emakume kementsua, indartsua eta nekaezina da, Barakaldokoa izateak ematen dion harrotasuna darama leku guztietara.
Saiatua
Zintzoa
Langilea
Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Amaia del Camporen ibilbide politikoa (Barakaldo,1962) 1995ean hasi zen, Barakaldoko udalean EAJ-PNVren zinegotzi gisa sartu zenean. Ordutik aurrera, bere lana bideratu du kudeaketaren efizientziara eta zintzotasunez eta gardentasunez jardutera, denon ongia lortzera begira. Barakaldarrak dira bere jardun politikoaren abiapuntua eta helmuga.
Amaia del Campo Barakaldoko auzitegietako prokuradore izan zen 14 urtetan eta CEDEMIko zuzendari gerentea ere izan da. 1987an EAJ-PNVko alderdikide egin zenetik, Aberri Batzarraren ordezkaria eta Barakaldoko Uri Buru Batzarreko kidea izan da.
Madrilera heltzekotan, baieztatu du Barakaldoren eta Euskadi osoaren interesak defendatuko dituela ezagutzen duen modu bakarrean:”erantzukizunez eta konpromisoarekin, konfiantzaz, eta talde lana eginez”.
Nire konpromisoa beti izango da Euskadi, Bizkaia, Barakaldo eta Ezkerraldea-Meatzaldea eskualde osoaren alde lan egitea.
Errekatxo, “Barakaldoko biriki berdea” ezizenez ezagutzen dena