EAJ-PNVko eurodiputatuak azpimarratu duenez, muga horrek kanpoan utz ditzake gutxiengo nazional tradizionalek ordezkatzen dituzten taldeak, eta ez du laguntzen Kataluniakoa moduko lurralde auziak konpontzen. “Beren aniztasuna integratzeko gai ez diren estatuek europar proiektuaren josturak desegiten dituzte”.
Euskal eurodiputatuak proposamena kritikatu du eta era berean gogoratu duenez Europako Batasuna “nazio nortasun askotarikoek eta gure aberastasun kultural eta sozio politikoek erakusten duten hizkuntzek osatzen dute. Errealitate horretatik nortasun bat eta europar hiritartasun bat eraikitzea bakarrik lor daiteke hurkoa aitortuaz, desberdina ez dela ulertuaz. Bestelakoa baino ez da”.
Hori dela eta, Izaskun Bilbao Barandikaren aburuz, Europako Batasunean aniztasuna “balore bat da. Eta horregatik, hauteskunde horietatik irtengo den banaketan parte hartu ahal izateko %3ko muga ezartzeak esandako printzipio horiek urratzen ditu”.