Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzar eta Antolakuntza Arloko burukide arduradun Joseba Aurrekoetxea, bihar izango dira Compromiso por Galicia alderdiak (CXG), EAJ-PNVren lagun eta aliatuak, Santiago de Compostela hirian uztailaren 25ean ospatzen den Galiziako Egunaren kariaz egingo duen jaialdian. Senatuko EAJ-PNVren taldeko bozeramaile Jokin Bildarratzek, bere aldetik, Bloque Nacionalista Galego taldeak (BNG) Santiago hirian galiziarren eguna ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan parte hartuko du.
Ortuzar eta Aurrekoetxea 11:00etatik aurrera izango dira Galiziar Ospetsuen Panteoiaren aurrean egingo den ekitaldian. Ondoren, oinez egingo dute handik Eugenio Granell parkera arteko distantzia non CXG alderdiak bere jaialdia egingo duen. 13:00etan ekitaldi politikoa hasiko da eta Ortuzarrek hitz batzuk eskainiko dizkie bertaratuei. Ekitaldi berean hitz egingo dute,besteak beste, CXGko presidente Xoán Báscuasek, Juan Carlos Piñeiro Docampo idazkari nagusiak eta Calellako alkate andre Montserrat Candinik, PDeCAT alderdiaren ordezkari gisa.
EAJ-PNV eta Compromiso por Galicia alderdia koalizio berean aurkeztu ziren 2014ko Europako Hauteskundeetan. Aurtengo martxoan talde nazionalista bietako exekutibak Sabin Etxean batzartu ziren eta 2019ko maiatzean egingo diren Europako Hauteskundeetan ere elkarrekin aurkeztea adostu zuten.