Izaskun Bilbao Europako Parlamentuko Andeetako Komunitateko ordezkaritzako presidente ordea ere bada, eta eurodiputatu gisa egin duen ibilbidean oso esperientzia zabala eskuratu du hainbat herrialdeetako hauteskundeetako begirale gisa, besteak beste Haiti, Bolivia edo Perú. Iragan urtean Europako Batasuneko begirale taldeko burua izan zen Timor Lesten.
Beste alde batetik, Europako Parlamentuko Liberal Demokratek Donostia aukeratu zuten Bruselatik kanpo maiatzaren 21, 22 eta 22an egin zuten urteko bilera egiteko. 200 bat pertsona batu ziren eta Guy Verhofstadt taldeko presidente eta Euroganberaren izenean Brexitaren negoziatzaile nagusi izan dena buru izan delarik, koordinazio bilera hark eman zien aukera baliatu zuten erakundeetako hainbat ordezkarirekin batzartzeko, hauen artean Iñigo Urkullu Lehendakariarekin.
ALDE taldea osatzen dute Europako Internazional Liberal eta Demokratek. Azken honetan, Europako Alderdi Demokratan, EAJ-PNV sartuta dago Europako alderdi honen sortzaileetako bat den aldetik. Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, EAD-PDEko presidente ordea da. Izaskun Bilbao Barandica euskal eurodiputatua parlamentuko taldeko presidente ordea da eta talde hau izan zen Gipuzkoako hiriburuan egin zen topaketaren antolaketaz arduratu zena.