Burzako Movimiento Regeneración Nacional (Morena) izenekoak gonbidatu zuen, Andrés Manuel López Obrador Mexikoko hauteskundeetan irabazle irten den hautagaiak zuzentzen duen alderdiak gonbidatu zuen. Hauteskundeetako emaitzak ezagututa, burukide jeltzaleak esan zuen López Obradorren garaipena “erabatekoa eta zalantzaezina” izan zela.
Burukideak eta EBBko presidente Andoni Ortuzarrek López Obrador ezagutzeko aukera izan zuten, iragan martxoan gaur egun Mexikoko presidente hautetsiaren etxebizitza partikularrean bazkaltzeko aukera izan zutelarik. Burzakok Morenaren lantaldeari eskaini zion “EAJren eta gobernu ardurak ditugun erakundeen laguntza. Apaltasun osoz bada ere, uste dugu euskal erakundeak eredugarri izan daitezkeela Mexiko herrialdean une honetan zabaltzen ari den etapa honetan”, amaitu zuen Burzakok.