Macronen esanetan “Miarritze oso hiri estimatua eta garrantzitsua da. Erregio osoak ahalbidetuko digu hurrengo G-7 a erarik onenean hartzea. Miarritzek behar besteko elementuak ditu gailur hau egin ahal izateko, turismo aldetik zein ostalaritza azpiegituren aldetik”. Oraindik data zehaztu ez den arren gailurra uda amaieran egingo da datorren urtean.
Lapurdiko hiri honentzat gailurra antolatzea pizgarri esanguratsua izango da ikuspuntu ekonomikotik eta turismo alorretik. Miarritzeko agintariek adierazi dute gailurrak onurak ekarriko dituela “egiten den bitartean eta ondoren ere”. Miarritzek eskarmentua dauka alor honetan, 2000an Europako gailurra bertan egin zelako eta 1994an hiribilduan batzartu zirelako Frantzia eta Afrikako goi mailako buruzagiak.