Athleticeko emakumeek ez dute Kopan aurrera egiterik lortu Atlético de Madrid talde indartsuaren aurka ia maila berean jokatu arren. Dena dela, zuri-gorriek San Mames bilakatu dute emakumeen futbolaren mundu mailako erreferente sendo. Futbolean gutxitan ikusi den zerbait: 48.121 ikusle batu ziren Bilboko lehoi emeak gorenera eramateko. Erantzun paregabea futbolzale zuri-gorriena ere bai. Partidan lortutako emaitzaren gainetik, San Mamesko zaleek eman duten erantzunak argi eta garbi utzi du emakumeen futbolak interesa sortzen duela eta gero eta handiagoa dela emakumeen kirolarenganako atxikimendua.