Euskal Eurodiputatuak atzo arratsaldean hitz egin zuen Euroganberak Bruselan arrantza sektoreari buruz egin diren bi txostenak eztabaidatzeko egin duen Osoko bilkuran. Biak bozkatu eta onartu ditu gaur Europako Parlamentuak. Lehenak ezartzen du Europako urte anitzeko plana mendebaldeko Mediterraneoko uretarako. Bigarrenaren xedea izango da Arrantzarako Euskal Funtsaren irizpideak ezartzea. Lehenari dagokionez, ALDEko Presidenteordeak atzoko eztabaidan nabarmendu zuenez edukia “ez da nirea, ez da nik nahiko nukeena, ez da nik proposatu edo defendatu nuena. Baina estatuz estatu egin den eta eraginkortasunik ez duen sistemarekin amaitzeko eman daitekeen erantzun bakarra da. Txosten zientifiko zorrotzenek egiaztatu dute ur hauetan gehiegizko arrantza egin dela eta kolapso arrisku handia dagoela”.