Navarrak Euroerregioaren bidez Europaren alde egiten duen apustua berretsi du. Mugaz gaindiko erakunde hau, EAErekin eta Akitania Berriarekin partekatzen duenak, 1,2 milioi euro bideratuko ditu aurten erregio arteko lankidetza proiektuetarako. “Euroerregioa da elkarbizitzan oinarritutako Europa eraikitzen jarraitzeko bidea”, azpimarratu du Uxue Barkosek erakunde honek urtero egin ohi duen batzarra amaitutakoan. Ekitaldi honek Iruñera eraman zituen Iñigo Urkullu lehendakaria eta Akitania Berriko presidente Alain Rousset. Hirurek berretsi zuten ahultasun une hauetan Batasuna indartu beharra dagoela.