Bere aldetik, Errealeko emakumezkoen taldeak, orain arte finaletan parte hartu ez duenak, Atlético-aren kontra garaile irten da Quiñonesen jokaldi bikainari esker. Ondorioz, bere lehen trofeoa eskuratu du. Atlético-aren kontrako partidan lortu zuen (1-2), berrikitan Ligako txapeldun bihurtu zenaren kontra, txapelketa osoan bi partida besterik galdu ez zituena.
Aviron Bayonnais taldea Top 14-ra itzuli da
Euskal Herriak ordezkari bat izango du,berriz ere, Frantziako errugbiaren goi mailako kategorian. Aviron Bayonnais taldea Top 14-ra igotzea lortu du Brive taldearen kontra garaile irten zelarik Pau-n egin zen bigarren dibisioko finalean (19-21). Baionarrak lehen dibisiora itzuliko dira 2017an kategoria galdu ondoren.