Bartzelonan egin den ekitaldian azpimarratu du Europa mailako mugikortasunerako sistema integratua ezartzeak posizio hori finkatuko duela baina aldaketak ekarriko dituela. “Aukera horiek denak baliatu ahal izateko digitalizazioaren aldeko apustu sendoa egin beharko da eta sektorearen deskarbonizazioa bihurtu beharko da klima aldaketaren kontrako borrokarako tresna”.
Izaskun Bilbao Barandicak adierazpen hauek egin ditu IESEk errepide bidezko garraioa Europa mailan arautu beharrari buruz Bartzelonan egin den mintegian, esparru hori delarik Europako Parlamentuak hurrengo asteotan landu beharko duen gaia.