Izaskun Bilbaok era berean gogoratu duenez azken zorigaitzaren ondorioz “hiru udalerri gune katastrofiko bihurtu dira eta azken gertakari honek hausnartzera eraman behar gaitu, fenomeno atmosferiko hauek zerikusi handia dutelako klima aldaketarekin”. Horregatik nabarmendu duenez “solidariotasun adierazpen hau dei berezia ere bada larrialdi klimatiko hau legealdi honetan lehentasuna izan dadin. Estrategia globala behar dugu, inolako zalantzarik gabe”.