Izaskun Bilbao Barandicak Espainiako ministro ohiari txarretsi dio hainbat hamarkadatan terrorismoaren kontra garatu zen jardun okerra txalotu izana. ETAk eta bere ekintza terroristek auzitan jartzen zituzten “demokrazia, aniztasuna eta elkarren artean bizitzea ahalbidetzen diguten baloreak”. “Egin beharreko lana balio horiek defendatzera, aldarrikatzera eta, ondorioz, balio horien arabera jardutera bideratu beharrean, hainbat gobernuk gerraren diskurtsoa erosi zioten ETAri”. Hala, jeltzaleen ordezkariak azpimarratu duenez, “jokoan zeuden aurrepolitikako baloreak alde batera utzi ziren. Delitu larriak egin ziren. Bahiketak eta epaiketarik gabeko fusilamenduak ekintza heroikotzat jotzen ziren”. “Uniformedun hiltzaileak, torturatu zuten jendea kare bizian lurperatzeko gai zirenak, `patriotak´ ziren. Halako aurpegi biko moralak gobernuak eta epaimahaiak usteltzen ditu, bai eta `ongileen´ eta `gutarren´ krimenak txalotzen, barkatzen, ulertzen eta goraipatzen dituztenak ere. Zilegitasuna galtzen dute jarrera hori berori “besteei” kritikatzeko, “gaizkileei”.
Horregatik, amaitzeko, zuzenbide estatuaren kalitatea zaintzeko erantzukizuna duten Europako erakunde eta instituzio guztiei eskatu die “zitalkeria ezagun honek sekula jaso ez zuen gaitzespena” adieraztea. Eta salatu duenez “hutsegite larri honek polarizazioa bultzatzen du, sistemaren sinesgarritasuna hausten du eta biktimak iraintzen ditu”.