EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Aitor Estebanek eman dio hasiera gaur Sabino Arana Fundazioak “Agiriak, diktaduraren gainerako biktimak Franco hil eta 50 urtera” izenburupean egin duen mintegiari. Sekretu Ofizialen 1968ko lege Frankistaren inguruan eman duen hitzaldian Estebanek ziurtatu duenez “borondatea badago EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko egin zuen proposamena desblokea daiteke. Hitz huts gutxiago eta estatu demokratiko eta aurreratu gehiago. Gure historiari buruz gehiago jakin genezake”.
Kongresuan egun dagoen egoeraz, non “gehiengo ezkorra” baitago, EBBren buruak gogoratu du Junts-en jarrera ezin dela “aitzakiatzat” erabili, Kataluniako alderdiak “ez bailuke arazo handirik izango” EAJ-PNVrren Lege Proposamena izapidetzeko. “Aurrera egiteko bidea badago, baina estatu sakonaz ari gara. Ez PPk ez PSOEk ez daukate oso argi dokumentazio klasifikatua zein den eta, handik harago, ez dute legea erreformatu gabe elkarrekiko akordiorik gabe” .
Estebanek ildo beretik gogoratu du EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legearen erreforma 2016an aurkeztu zuela lehen aldiz, eta ordutik aurrera sei alditan egin duela: “Azken urteotan berba onak jaso ditugu batetik, eta ekintza okerrak bestetik. Kongresuko Mahaiak behin eta berriz luzatzen ditu gure ekimena zuzentzeko epeak legealdia amaitu arte”. EBBren presidenteak gogora ekarri du 2016ko gertakari “bitxia” .”Ovnien begiztatzeari buruzko agiriak desklasifikatzearekin harrotu ziren, oso agiri esanguratsuak irekitzeari ezetza ematen zaion bitartean”. “Ez dugu ezer zehatzik bilatzen. Nahi duguna da estatu demokratiko bati dagokion lege bat izan ahal izatea”, amaitu du.
Halaber, Estebanek Mireia Zarateri eskertu nahi izan dizkio Sabino Arana Fundazioaren burutzan eman dituen “bost urte emankorrak” eta “onena opatu” nahi izan dio Arantxa Tapiari Fundazioaren presidente berriari.