Euskal Taldeak adierazi du defizitaren bideari uko egiteak Aurrekontuen gaitasun eraldatzailea mugatzen duela

Talde jeltzaleak Gobernuaren aurrekontu-egonkortasunaren helburuak babestu ondoren, Idoia Sagastizabal diputatuak berretsi du gastu-araua erreformatzeko eta Inbertsio Finantzarioki Jasangarriak (IFS) berriro gaitzeko beharra, superabita zerbitzu publikoetara bideratutako inbertsio estrategikoetara bideratu ahal izateko
Euskal Taldeak adierazi du defizitaren bideari uko egiteak Aurrekontuen gaitasun eraldatzailea mugatzen duela
27 Azaroa | Berria

“Ezinbestekoa da Gobernuak aurrekontu baliagarriak, errealistak eta herriaren egungo beharretara egokituak moldatu ahal izatea eta, horretarako, beharrezkoa eta egokia da egonkortasunerako bide bat onartua izatea, bai eta egungo egoera ekonomikora egokitua ere. Hura gabe, edozein aurrekontuk oinarri izan beharko luke Bruselara lehenago bidalitako helburuak, askoz ere murriztaileagoak, eta gure autonomia erkidegoetan eta udaletan hartu beharreko neurriak edo egin beharreko inbertsioak sartzea zailago egingo luketenak”, azaldu du Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatuak Espainiako Gobernuak onartutako aurrekontu-egonkortasuna eta zor publikoaren helburuak  bere  taldeak babestuko dituela esan ondoren.

“Bide hau ez babestea da administrazio guztiek jarduteko duten aukerak mugatzea eta hiritarren benetako beharrei  eta ekonomiak behar dituen eraldaketei erantzuteko aukerak    murriztea”, gaineratu du.

Eztabaidan Sagastizabalek Gobernuko lehen presidenteorde eta Ogasun ministro andre Maria Jesús Monterori planteatu dio Egonkortasun eta gastu mugari buruzko legea erreformatzeko “premia larria”, europar araudira moldatzeko eta helburu bereizi eta zuzenagoetara aurrera eginez, bai eta “Inbertsio Finantziarioki Jasangarriak berriz gaitzeko beharra ere, superabita bideratu ahal izateko zerbitzu publikoetara dedikatutako inbertsio estrategikoetara”. Hori dena Euskal Taldearen eskakizunari erantzuteko, Espainiako Gobernuari eskatu baitio 2026. urterako Aurrekontuak aurkez ditzala, 2024 eta 2025eko luzapenen ostean legegintzaldiari bultzada bat emateko. “Baldin eta Euzko Alderdi Jeltzalearekin adostutako akordioak betetzen badira, guk ere gure konpromisoak bermatuko ditugu, Aurrekontuen inguruan ere Gobernuarekin harreman eraikitzailea izatea bermatzeko”.

“Aurrekontuak ez dira kalkulu orri soil bat: proiektu politiko baten isla dira, gobernu batek bere lehentasunak zehazteko, baliabideak banatzeko eta kohesioa, ekitatea eta hiritargo osoaren ongizatea bermatzeko modu bat. Azken batean, pertsonen bizitzan eragin zuzena duten eta jasotzen dituzten zerbitzuen kalitatea zehazten duten politika publikoak eraikitzeko oinarri materiala dira, baina, gainera, ekonomia eraldatzeko eta Europa bultzatzen ari den trantsizio energetiko digitalaren eta industrialaren erronketara egokitzeko gaitasuna markatzen dute”, gaineratu du diputatu jeltzaleak.

 

 

PARTEKATU