“Espainiako Konstituzioaren erronka nagusia da Estatu barruan diren nazioak eta haietako hiritarren erabaki eskubide libre eta demokratikoa aitortu gabe jarraitzen duela. Bost hamarkada igaro direlarik, estatuko alderdientzat, nazio aniztasuna defendatzen dutela esaten dutenentzat ere, gai honek tabu izaten jarraitzen du”. Hala adierazi du Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok EAJ-PNVk Konstituzioaren inguruan egiten duen aldarrikapen nagusia, 1978. urtean talde jeltzaleak babestu ez zuen testua.
Vaquerok ildo beretik esan du Konstituzioa Garai berrietara moldatzen jakin ez duela argi uzten duen erakuslea da EAJ-PNVren beste aldarrikapen batzuek indarrean jarraitzen dutela. Hala aipatu du “155. artikulua ezabatzea, Indar armatuen zereginen barruan jaso ez dadin ordenamendu juridikoa bermatzea, ezta lurraldearen osotasuna edo erregearen figuraren bortxaezintasuna ere”.“Errege emerituaren azken agerraldiak, bere liburuak eta bere mezuek jarrera horri eustera eramaten gaituzte”, adierazi du.
Donostian, Gipuzko Buru Batzarretik egin dituen adierazpenetan, bozeramaile jeltzaleak kritikatu duenez estatuko alderdiek “Konstituzioa berrinterpretatzen dute Euskadiko autogobernuaren eta erakundeen kaltetan”. Nazio aniztasuna defendatzen dutenek ere “Kongresura eramaten dituzte gure eskuduntzak etengabe zanpatzen dituzten legeak, guk aldebikotasuna eskatzen dugu eta Estatuak uniformitatea eskaintzen du”, deitoratu du ordezkari jeltzaleak. Horregatik azaldu duenez, garrantzitsua da EAJ-PNVk Kongresuan egiten duen lana: “zaindu egiten dugu dagozkigun eta gure zerbitzu publikoak hobeto kudeatzea ahalbidetzen diguten eskuduntzak mugatu ez ditzatela”.
Azkenik gogoratu du lehenengo ez-betetzea dela Gernikako Estatutuari dagokiona, eta adierazi du Pedro Sánchezen gobernuak “aukera ona” duela bultzada bat emateko eta, aldi berean, inbestidura akordioa betetzeko: “Garaiz gaude. Sánchez presidenteak betetzeko behar den bultzada eman behar dio".