Kezka adierazi du gaur EAJ-PNVk, Ernaitik, Ezker Abertzaleko gazteen aldetik, bortxazko ekintzak biderkatu egin direla ikusita. Talde jeltzaleak ez du uste “ekintza isolatuen aurrean” gaudenik, eta “onartezin” jo du “erasoak eta seinalamenduak normaltasun osoz egin direla ikusita”. “Gertakari horiek guztiak iraganeko garaikoak dira”, esan dute.
Jeltzaleen burutzak erantzutea erabaki du azken egunotan erakundeen egoitzak inbaditu egin direla ikusita. Gaur eraso egin diote Gernikako Batzar Etxeari baina aurretik egin dira Donostiako Udaletxearen kontra, alderdi politikoen egoitzen kontra (PP) eta ordezkari publikoen kontrako seinalamenduak eta dianak . Eraisketak ere egin dira, Igeldoko eta Elgoibarko gurutzeak hauen artean.
EAJ-PNVren esanetan dinamika hori da “beren antzinako ohitura eta aktibismora bueltatzea”, eta mezu bat bidali dio EH Bilduri: “Ezker Abertzaleak ezin ditu eskuak garbitu eta beste aldera begiratu, egileak beren siglen pean aritzen direnean”.