Kongresuak izapidera onartu du Euskal Taldeak eta hainbat talde parlamentariok sustatutako eleaniztasunaren legea: "Proposamen hau ez doa inoren aurka, ez dago kalteturik, onuradunak besterik ez"

Joseba Agirretxea Euskal Taldeko diputatuak Estatuko Administrazio Orokorrean benetako eleaniztasuna bermatzeko Lege Organikoaren Proposamena defendatu du. Proposamen hori ERCrekin, EH Bildurekin, BNGrekin, Compromisekin, Més per Mallorcarekin eta komunekin batera bultzatu da, "erreklamazio linguistiko, soziologiko eta kultural gisa"
Kongresuak izapidera onartu du Euskal Taldeak eta hainbat talde parlamentariok sustatutako eleaniztasunaren legea:
09 Abendua | Kongresua

“Askotariko sektore politiko eta kulturaletatik salatu dugu arau argirik ez dagoela herritarrek Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta haren erakundeekin – botere judiziala barne – beren aukerako hizkuntza ofizialean balio eta eraginkortasun juridiko osoz harremanak izatea bermatzen duenik. Horregatik ekarri dugu lege-proposamen hau. Egoera horri buelta eman nahi diogulako, Estatuak egoera horri buelta eman behar diolako. Batez ere, bere burua Estatu eleaniztuntzat hartzen badu". Hala defendatu du Joseba Agirretxea Eusko Legebiltzarreko diputatuak ERCk, EH Bilduk, EAJ-PNVk, BNGk, Compromisek eta Més per Mallorcak eta Komunek bultzatu duten Eleaniztasuna eta Herritarren Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Lege Organikoaren proposamena, PSOE eta Junts taldeen babesarekin onetsi dena. 

Ekimen honen helburua da orain arteko desoreka historikoa zuzentzea, gaztelania egoera pribilegiatuan jarri baitu Estatuko erakundeen benetako funtzionamenduan. “Lege proposamen hau ez doa inoren aurka”, esan du Agirretxeak, hitz egiteko izan duen tartean erabili baititu euskara katalanera, galiziera eta gaztelania. “Ez dago kalteturik, onuradunak besterik ez”, gaineratu du  administrazioaren esparru guztietan beren hizkuntza erabili ahal izatea defendatzen duten pertsonak errespetatzen ez dituztenak kritikatu ondoren: “Lehenik eta behin, gizarteari mesede egiten zaio beste hizkuntzekin bizi den gizartea irekia eta anitza delako. Eta, jakina, baldintzak betetzen dituzten eta lanbidea aberasten duten profesionalei ere bai”.

Legegintza-proposamenaren helburu nagusia da bermatzea edozein herritarrek balia dezatela botere judizialeko organoekin, erakunde konstituzionalekin eta Estatuko Administrazio Orokorrarekin lurraldeko edozein hizkuntza ofizialetan harremanak izateko eskubidea, balio juridiko osoz. Horretarako, justizian, funtzio publikoan eta kontratazioan hizkuntza-gaikuntzako betebehar argiak ezartzen ditu, eta hizkuntza aukeratzeko eskubidea errespetatzen dela ziurtatzeko tresnak ematen ditu.

“Eskubide, askatasun eta errespetu kontua da hau. Erreklamazio linguistiko, soziologiko eta kulturala da; kontra egitea, ordea, kontu politikoa da. Hizkuntza eskubideak ez errespetatzea diskriminazioa da. Normala, aurrerakoia, etorkizunari begiratzen diona eta justiziazkoa dena, proposamena babestea da. Kontra egitea ikuspegirik ez izatea bezalakoa da, atzerakoia, ezkorra, errepresiboa eta bidegabea”, esan du Agirretxeak proposamenaren defentsa egitean.

PARTEKATU