EAJ-PNVk Bruselan babestu du Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokia sortzea

Oihane Agirregoitia eurodiputatu jeltzalea ekimena abian jartzeko ekitaldian parte hartu du gaur, ostegunarekin, Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin, EUDELeko presidente eta Derioko alkate Esther Apraizekin, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Ander Caballerorekin eta Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluarekin (CEMR)
EAJ-PNVk Bruselan babestu du Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokia sortzea
11 Abendua | Europako Legebiltzarra

Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokia Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren, Bilboko Udalaren, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Milango Bocconi Unibertsitatearen laguntza zientifikoarekin atera da. Gaur, ostegunarekin, bertan hartu du parte  EAJ-PNVko  eurodiputatu Oihane Agirregoitiak.

"Demokraziak gehien behar gaituen momentuan gaude. Eta horregatik da hain garrantzitsua Behatoki hau. Ez bakarrik arazoak aztertzeko, baita konponbideak bilatzeko ere. Konfiantza berreraikitzeko. Errespetua gorrotoa baino indartsuagoa dela erakusteko. Elkarrizketa beldurra baino indartsuagoa dela. Aurkezpenean Agirregoitiak baloratu duenez, tokiko liderrek gizatasunez, modu ikusgarri eta boteretsuan defenda dezakete demokrazia".

Ekitaldian dira Bilboko alkate Juan Mari Aburto, EUDELeko presidente eta Derioko alkate Esther Apraiz, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Ander Caballero, CEMRko presidente Gunn Marit Helgesen, Bocconi Unibertsitateko errektore Francesco Billari eta Europako Demokrazia, Justizia, Zuzenbide Estatu eta Kontsumitzailearen Babeserako komisario Michael McGrath.

Agirregoitiak politikak bizi duen une tirabiratsu, zaratatsu eta oldarkorra aipatu du, non tokiko demokraziak aingura izan behar duen. "Tokiko liderrak — alkateak, zinegotziak, haien taldeak — lehen lerroan daude. Benetako arazoetan lanean: segurtasuna, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, eguneroko bizitza. Eta horregatik daude jendearengandik hain hurbil, presioaren, erasoen eta larderiaren eraginpean etengabe. Ezin dugu hori normalizatu ", esan du.

PARTEKATU