EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak, lehenik eta behin, bere kezka azaltzen du Estatu Batuek nazioarteko araudia hautsi dutela ikusita, Venezuelan sartu eta Nicolas Maduro eta bere emazte Cilia Flores atxilotu ondoren. Gertakarien baieztapen independente eta gardenaren zain.
EBBak azpimarratzen du munduko ordena multilateralismora itzultzea dela bakea babesteko modurik eraginkorrena. Horrela, gardentasuna eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzea eskatzen dio Estatu Batuetako Gobernuari.
EBBak gogorarazten du Nicolas Madurok 2024ko uztailaren 28ko Venezuelako Presidentetzarako hauteskundeak faltsutu egin zituela eta Edmundo Gonzalez Urrutiak babes handiagoa lortu zuela. Hala adierazi zuten Nazio Batuen Aditu Taldeak eta Carter Zentroak.
EAJ-PNVk espero du Venezuelak trantsizio politikoa hasi ahal izatea, askatasun publikoak eta giza eskubideak errespetatuko dituen eta herritarren bake eta adiskidetze beharrei erantzungo dien erregimen demokratikoa lortzeko. Horretarako, lehenbailehen itzuli behar zaie ahotsa venezuelarrei, behar bezalako berme demokratikoekin.