Ubarretxenak iragarri du Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu duela Espainiako Gobernuarekin biharko Batzorde Mistoan bost eskumen transferitzeko

Maria Ubarretxena bozeramaile eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du komunikabideen aurrean ostegun honetan, bihar Madrilen egingo den Transferentzien Batzorde Mistoan berretsiko den akordioa iragartzeko
Ubarretxenak iragarri du Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu duela Espainiako Gobernuarekin biharko Batzorde Mistoan bost eskumen transferitzeko
15 Urtarrila | Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzak akordioa itxi du Espainiako Gobernuarekin, Euskal Autonomia Erkidegoari bost eskumen berri transferitzeko. Hori bihar Madrilen egingo den Transferentzien Batzorde Mistoan berretsiko da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren esku geratuko diren eskumenak honako hauek dira: langabezia-prestazioak, Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioak, Itsas Salbamendua, Eskola Asegurua eta Barakaldoko Makineria Egiaztatzeko Zentroa.

PARTEKATU