Sabino Arana Fundazioak bere urteroko gala ospatuko du igande honetan Arriaga Antzokian

Sari-banaketa ekitaldian Aitor Esteban EAJren EBBren presidentea izango da, eta Imanol Pradales Lehendakaria izango da buru
Sabino Arana Fundazioak bere urteroko gala ospatuko du igande honetan Arriaga Antzokian
21 Urtarrila | EBB

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Imanol Pradales jaunak, buru jardungo du igande honetan, urtarrilak 25 dituela, 2025eko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasiko da, Bilboko Arriaga antzokian, eta EAJ-PNVren EBBren presidentea, Aitor Esteban, bertan izango da.

XXXVI. edizio honetan, ondokoek jasoko dute saria: Eduardo Anitua mediku, ikertzaile eta zientzialari gasteiztarra; Bera Bera Eskubaloia; Etxeondo enpresa; Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia (UNRWA); Enrike Zelaia musikari, musikagile eta folklorista; eta Juan Mª Atutxa.

Super amara Bera Bera taldearen ordezkaritzan, Tatiana Garmendia eskubaloi-saileko arduradunak jasoko du saria, Alba Menéndez eta Carmen Arroyo jokalariek lagunduta.

Etxeondo enpresaren izenean, Paco Rodrigo eta Mª Jesús Uranga senar-emazteek, enpresaren sortzaileek, jasoko dute golardoa familia-ondareari eta enpresari eutsi dioten Amaia eta Patxi Rodrigo seme-alabekin batera.

UNRWA ordezkatuz, Raquel Martí UNRWA-Espainiako zuzendari exekutiboak jasoko du saria. 

Sariak banatzeko ekitaldian, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Arantxa Tapiak, Fundazioaren Patronatuko kideak izango ditu ondoan, hain zuzen ere, honako hauek: Ainara Zelaia, Mikel Hidalgo, Asier Barandiaran, Miren Azkarate, Ignacio Etxeberria eta Aitor Alzola.

Pradales Lehendakariaz gain, kultura, politika eta gizarte esparruetako agintari eta pertsona esanguratsu ugarik baieztatu egin dute ekitaldian izango direna, bai eta kultura, unibertsitate, kirol eta hedabideen esparruetako ordezkari anitzek ere.

Hala, ekitaldian izango dira, besteak beste, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Aitor Esteban; Bilboko alkatea, Juan Mª Aburto; Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Bakartxo Tejeria; Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza, hurrenez hurren; Nafarroako Parlamentuko presidentea, Unai Hualde; EAJ-PNV alderdiaren Araba Buru Batzarreko presidentea, Jone Berriozabal; Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Iñigo Ansola, eta Gipuzko Buru Batzarrekoa, Mª Eugenia Arrizabalaga; Belgikako kontsula, Silvia Lagneaux; Alemaniako kontsula, Michael Voss; Deustuko Unibertsitateko errektoreordea, Aitziber Irigoras; Mondragon Unibertsitateko errektorea, Vicente Atxa; Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria, Brahim Salem, Euskadin bizi diren Sahararren Ordezkaritzako kidea; Rafael Orbegozo, Iberdrolakoa; Asier Alea, Basque Culinary Center-ekoa; Juantxo Agirre, Aranzadi Zientzia Elkartekoa; Igone Etxebarria, Labayrukoa; Pedro Luis Uriarte, Marino Lejarreta, etb. 

Bertaratzeko asmoa berretsi duten beste erakunde-ordezkari batzuk honako hauek ditugu: Segurtasun sailburua, Bingen Zupiria; Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua, Nerea Melgosa; Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Ana Otadui; Mª Dolores Etxano, Igotz López, Luke Uribe-Etxebarria, Nerea Ahedo senatariak, etb. 

Andoni Calvo Murillo kazetariak ekitaldia gidatuko du eta Gorka Hermosak eta Garikoitz Mendizabalek musikaz girotuko.

PARTEKATU