Datorren astearteko osoko bilkuran, Igotz López Torre EAJ-PNVko senatariak Ernest Urtasun Kultura ministroari galdetuko dio ea Artistaren Estatutuak babestutako kolektiboa pozik egon daitekeen Gobernuak orain arte bultzatutako neurriekin.
Horrela, Euskal Talde Parlamentarioak berriro eskatuko du 2018ko irailean Diputatuen Kongresuan onartu zuen txostenaren eduki osoa osatu dadila. Artistaren Estatutuaren aplikazioak hainbat neurri ezartzen ditu, lan-denborei, entsegu-baldintzei eta sektoreari dagozkion beste batzuei dagokienez, babes eta segurtasun handiagoa emateko eta kultura-sektorearen lan- eta bizi-baldintzak hobetzeko.
APIRILAk 24 | Osoko Bilkurarako Galderak
Ahozko galdera osoko bilkuran. Igotz López. Gobernuak bultzatutako Artistaren Estatutuaren neurriak