Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernuari eskatu dio Txomin Letamendia, Madrilen, 1950ean, “atxiloketan jasan zituen torturen ondorioz“ hil zen EAJ-PNVko militantearen kasuari buruz dagoen dokumentazio guztia.
Vaquerok galdera sorta bat erregistratu du, idatziz erantzutea eskatuz. Zehazki, erregistratutako testuan galdetu du ea Ministerioak aurreikusi duen "kasu honi buruzko dokumentazioa ofizioz berrikustea, informazioaren eskuragarritasuna bermatzera begira, hain zuzen ere ustezko erantzuleen identifikazioari dagokionez", eta eskatu du azaltzea ea Fernando Grande-Marlaskaren sailak uste duen kasu hau "segurtasun nazionalerako berebiziko interesekotzat jotzen den", eta, hala bada, zergatia eman dezan.
Joan den abenduaren 20an, 75 urte bete ziren Letamendia hil zela, eta Giza Eskubideen Euskal Behatokiak hari buruzko dokumentazioa eskatu zion Barne Ministerioaren Artxibo Nagusiari, haren ohorea aitortu eta lehengoratzeko. Eskaera hori bere heriotzaren urteurrenean egin zen, Eusko Jaurlaritzako Gogora Institutuaren bitartez. Baina jasotako dokumentazioak "zentsuratutako zati asko jasotzen ditu, batez ere torturak egin zituzten polizia-agenteen izenak jaso beharko lituzketen orrietan, baita hierarkian gorago daudenen izenak ere".
Hori dela eta, informazio guztia ematea eskatu dio Vaquerok Gobernuari, eta gure inguruko herrialdeetan indarrean daudenekin homologatu daitekeen sekretu ofizialen lege berri bat onartzeko beharra azpimarratu du. Euskal Taldeak hamarkada bat baino gehiago darama hori eskatzen Kongresuan.
Ondorengo estekatik jaitsi daitezke Maribel Vaquerok erregistratutako galderak: https://labur.eus/uz2zy1np