Aitor Esteban eta Maitane Ipiñazar EAJ-PNVren ordezkari Diadan

EBBren presidenteak eta idazkariak, Junts per Catalunya alderdiaren ordezkaritzan integratuta, Rafael Casanovaren irudiaren aurrean egingo den lore eskaintzan parte hartuko dute, talde jeltzalearen izenean Kataluniar herriari errespetua adierazteko eta erakusteko
Aitor Esteban eta Maitane Ipiñazar EAJ-PNVren ordezkari Diadan
10 Iraila | EBB

Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta jeltzaleen burutzako idazkari eta eusko legebiltzarkide Maitane Ipiñazar EAJ-PNVren ordezkari gisa izango dira bihar Kataluniako Diadan. Junts per Catalunya alderdiaren ordezkaritzan integratuta, Esteban hirugarrenez joango da talde jeltzalearen buru gisa Kataluniar Herriari EAJ-PNVren begirune eta babesa adieraztera.

Goizeko 9:00etatik aurrera, Rafael Casanovaren monumentuan egin ohi den lore eskaintzan parte hartuko dute Estebanek eta Ipiñazarrek. Kataluniar politikaria 1714ko irailean izan zen zauritua Bartzelona hiriaren eta Kataluniaren askatasunen aldeko defentsan. Lore eskaintza egin ondoren, hedabideen galderei erantzungo die EBBren buruak.

PARTEKATU