EAJ-PNVk galerien bidez artelanen salmentari BEZ murriztua aplikatzea ahalbidetzen duen Europako zuzentaraua sartzera premiatuko du Ogasun ministroa

Astearteko Gobernuaren kontrol saioan, María Dolores Etxanok Arcadi España ministroari gogoraraziko dio %5erainoko BEZa aplikatzea ahalbidetuko lukeen araua, egungo %21aren ordez, 2024ko abenduaren 31tik aurrerakoa izan behar zela
EAJ-PNVk galerien bidez artelanen salmentari BEZ murriztua aplikatzea ahalbidetzen duen Europako zuzentaraua sartzera premiatuko du Ogasun ministroa
10 Iraila | Senatua

Datorren astearteko osoko bilkuran, Maria Dolores Etxano EAJ-PNVko senatariak Espainiako Ogasun ministroari, Arcadi Españari, galdetuko dio Espainiako Gobernuak noiz duen asmoa Europar Batasunaren 2022/542 Zuzentarauaren transposizioa egiteko, galerien bidezko artelanen salmenta BEZaren Legearen tasa murriztua duten ondasunen zerrendan sartzeko.

Europako zuzentarauak ahalmena ematen die estatu kideei gutxienez %5eko BEZ murriztua aplikatzeko artelanen, bildumako objektuen eta antzinatasunen entregei. Hala ere, arau hori Espainiako Estatuko legerian 2024ko abenduaren 31 baino lehen sartu behar bazen ere, ia bi urte geroago oraindik ez da transposizioa egin, eta galerietako artelanen salmentek BEZaren %21eko tasa orokorra ordaintzen jarraitzen dute, zerga-desabantaila eta lehiakortasunik eza eraginez.

PARTEKATU