Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea Kongresuan onartu da Euskal Taldearen babesarekin: "Mendebaldeko Saharako herriarekin zegoen zor morala ordainduko da"

Mikel Legarda bozeramaile jeltzaleak Sanchezi eskatu dio bere jarrera aldatzeko eta bere herriaren autodeterminazio eskubidea onartzeko
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea Kongresuan onartu da Euskal Taldearen babesarekin:
10 Iraila | Kongresua

"Lege honekin, zalantzarik gabe, erantzukizun historiko bati eta Espainiak Mendebaldeko Saharako herriarekin duen zor moral sakonari erantzuten zaie". Hitz horiekin defendatu du Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Euskal Taldeak Espainiako administraziopean jaiotako sahararrei nazionalitate espainiarra emateari buruzko Lege Proposamena babestu izana. Lege horrek, halaber, erraztu egingo du lehen mailako odol-ahaidetasunezko ondorengoek bost urteko epean nazionalitatea eskuratu ahal izatea, behin gurasoei eman ondoren, eta murriztu egingo du sahararrei nazionalitatea eskuratzeko eskatzen zaien egoitza-epea, Espainiak harreman historikoa izan duen herrialdeetako nazionalen kasuan indarrean dagoenarekin parekatuz.

Legardak gogora ekarri nahi izan du, "Espainiako Estatuak XX. mendean saharar herriarekiko zuen erantzukizuna bertan behera uzteko ohitura", eta gaineratu duenez jokaera horren "azken kapitulua   XXI. mende honetan eman da, Sanchez presidenteak, ezustean, Gobernuak Gorte horiekiko eta herritar guztiekiko zuen jarrera historikoa aldatzean, saharar herriaren autodeterminazio-eskubideari dagokionez, eta zeharka Marokok Sahararen gainean duen subiranotasuna aitortuz, uste baitu bere autonomia-proposamena oinarri errealistena, sendoena eta serioena dela Marokoren eta saharar herriaren arteko gatazka konpontzeko, eta azken aste hauetan guztiok gogoan izan duguna, Ceutan piztu den krisia dela eta".

Euskal Taldeko diputatuak, halaber, lege horri buruzko eztabaida baliatu du Espainiako Gobernuari azken jarrera hori alda dezala eskatzeko: "Beste behin ere, Sanchez presidenteari eskatzen diogu Marokoko erregeari martxoaren 22ko gutunean adierazitakoa goitik behera aldatzea eta Macron presidentearen jarreratik ahalik eta urrunen jartzea, azken honen ustez Marokok Sahararentzat egindako autonomia proposamena ez baita errealistena, sendoena eta serioena dela, bere jarrera askoz haratago doalako,  errealista, serioa eta bideragarria den bakarra dela uste baitu".

Ceutari buruzko legez besteko proposamena

Ostegun honetako osoko bilkuran legez besteko proposamen bat ere eztabaidatu da, PPk aurkeztua, Ceutako segurtasun nazionalaren krisiari Estatuak erantzun diezaiola eskatuz, Ceuta eta Melillaren etorkizuna bermatzeko.

Legardak, ildo beretik, gogora ekarri ditu azken asteetan Eusko Taldeak Espainiako Gobernuari krisi honen kudeaketaren inguruan egin dizkion kritikak, eta esan du guztiz gaitzesteko modukoak direla "informazio- eta segurtasun-zerbitzu publikoek emandako alerten tentsiorik eza  eta Gobernuak eta Administrazioak harreran egindako lan ahula", baita "dena zentzuz ondo egin zela esaten jarraitzea ere, guztia gaizki egin zela iruditzen zaigunean".

Hala ere PPri deitoratu dio Ceutan gertatutakoaren ondoren “lagundu ez izana” eta ekimena planteatu izana ematen baitu "Ceutan ematen ari den normaltasunik eza ahal den neurrian arintzea baino gehiago Sanchezen Gobernua hondatzea axola zaiela".

 

PARTEKATU