Nafarroako EAJ-PNVk burutu egin du 2027ko maiatzaren 23an egingo diren foru hauteskundeetan Geroa Bairen hautagaitza osatuko duten pertsonak aukeratzeko barne hauteskunde prozesuaren lehen hautespen aldia.
EAJ-PNVren Nafarroako Uri Erakundeek aho batez babestu dute Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilari Mikel Irujo Amezaga proposatzea Geroa Bairen hautagaitzan sartzeko lehen hautagai gisa. Bigarren hautagaia Aitana Duque Martinez izango da, Geroa Baiko egungo alkateorde eta Vianako Udaleko bozeramailea.
Mikel Irujo Amezaga
Caracasen (Venezuela) jaio zen 1972an. Hiru seme-alaba ditu. Europako Zuzenbidean doktore egin zen EHUn, eta Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean (1995). Eleaniztuna da eta euskalduna izanik, ingelesa menderatzen du eta maila altua du frantsesez. Europako zuzenbidean espezializatutako hainbat argitalpenen egile edo egilekidea da.
Aranzadi argitaletxean analista juridiko gisa lan egin du, baita Thomson Reuters Aranzadin ere; aholkulari gisa lan egin du Europako Parlamentuan, non diputatu ere izan baitzen 2007 eta 2009 artean; eta hainbat ardura bete ditu Nafarroako Gobernuan, besteak beste, Gobernuaren Bruselako ordezkaria izan da, EBko Eskualdeetako Batzordeko kidea eta Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusia. Gaur egun, Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilaria da.
Aitana Duque Martínez
Vianan jaioa (1992), Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Mondragon Unibertsitatean. C1 maila du euskaraz eta B2 maila ingelesez.
Bere ibilbide profesionala komunikazioaren, marketin digitalaren eta enoturismoaren arloetan garatu du. Komunikazio eta Enoturismo arduraduna izan zen Guardiako (Araba) Luis Alegre upategietan, eta ondoren Marketing Digitaleko arduraduna Logroñoko (Errioxa) SIAM-Ingurumen Informatika Agentzietan.
2023tik Geroa Baiko zinegotzia eta alkateordea da Vianako Udalean. Gaur egun, Nafarroako Parlamentuko presidentearen kabineteko idazkari gisa lan egiten du.