KONGRESURAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Idoia Sagastizabal

Eibartarra jaiotzez baina “lekitxarra” bihotzez. Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea 2016az geroztik da Kongresuko Diputatu eta jeltzaleen bozeramaile da Ogasun Batzordean, Aurrekontuen Batzordean; Ekonomiaren eta Eraldaketa Digitalaren Batzordean; Industria, Turismo eta Merkataritza Batzordean eta Trantsizio ekologiko eta Erronka Demografikoaren Batzordean.

Langile nekaezina

Erabakiak hartzen daki

Arduratsua

Idoia Sagastizabal
Idoia Sagastizabal

Zuzenbidean lizentziatu zen EHUn, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko teknikari ere bada eta aditua politika ekonomikoan, aurrekontuetan, industrian eta energia-politikan.

Hasiera batean Lekeitioko Uri Erakundearekin lankidetzan aritu ondoren, EAJ-PNVko alderdikide egin zen eta herri horretako udaleko zinegotzi izan da.2012 eta 2017 urte bitartean Bizkai Buru Batzarraren burukide izan zen.

Sagastizabal, gainera, irakurzale amorratua da, bai eta naturzale sutsua ere. Beti prest eta beti irribarretsu, politika ekonomiko hedakorren eta toki erakundeen autonomiaren defendatzaile porrokatua izan da, beti pertsonen ongizatea hobetzeko helburuari begira.

Euskadiren alde eta bere onerako lan egin dugu eta egingo dugu,euskal gizartearen bizimodua hobetzeko helburua lortzera begira.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Santa Katalina Itsasargia, Lekeition.