KONGRESURAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Igotz López

Igotz López Torre gizon kementsu eta saiatua da eta izaera irekia dauka; ezaugarri horiek lagundu diote 2011tik hona Zamudioko alkate lanetan.

Hurbila

Zintzoa

Berritzailea

Igotz López
Igotz López

Igotz López (Zamudio, 1974) Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta hainbat graduondo eta ikastaro egin ditu,besteak beste Toki Erakundeen Gobernu eta Zuzendaritza gradua Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun Zamudioko alkatea eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko presidentea da.

Lopezentzat EAJ-PNVk Bizkaian Kongresurako aurkeztuko dituen zerrendetan joatea “aukera” bat da eta “herritarren zerbitzura emandako urteotan guztietan ikasi dudan guztia aprobetxatzeko asmoarekin” ekin nahi dio. Aukeratua bada esan du “Madrilen ere eta orain arte egin dudan bezala, nire jarduna hiru baloretan oinarrituko dut; indarra, eraginkortasuna eta zintzotasuna”. “Beti euskal hiritargoaren bizitza kalitatea hobetzeko helburuari begira, gizarte honen aldeko jarduerak eta proiektuak garatzeko asmoarekin”, aurreratu du.

Aldaketa handiak keinu txikiekin hasten dira.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Geldoko txokoa, Zamudion. Handik ikusten da Txorierri osoa