Itziar Alkorta Idiakez Zuzenbide Zibileko irakasle da EHUren Zuzenbide Fakultatean eta laugarren doa azaroaren 10eko hauteskundeetan EAJk Gipuzkoatik Kongresurako aurkeztuko duen zerrendan.
Jakingura handikoa
Irekia
Langilea
Itziarrek ikerketa eta zabalkunde lanak uztartzen ditu (Biozuzenbidean eta bioteknologien arauketan espezializatuta dago) prestakuntza eta ikerketa gaien inguruko erantzukizun publikoekin, baita euskal kultura alorreko erantzukizunekin ere.
Eusko Ikaskuntzako idazkari nagusi izan da, EHUko Berrikuntza eta Kalitate departamentuko erretoreorde, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate eta Ikerkuntza Saileko Sailburuorde eta, gaur egun, Iura Vasconiae Fundazioko presidenteorde da. Halaber, EHU eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko Mugaz gaindiko Kanpusaren Ocean i3 prestakuntza proiektuaren zuzendaria da (Donibane Lohitzune). Alkortak esperientzia zabala du politika publikoen kudeaketan eta horregatik hainbatetan gonbidatu dute estatu eta kanpoko programa publikoetan parte hartzera.
Langile nekaezina da eta biziki gozatzen ditu naturako ibilaldiak, betiko lagunekin eta familiarekin eginiko afariak eta afalosteak eta liburu onak.
“Zailtasunei beldurrik ez izan, zure bertsio hoberena azalerazten dute” (Rita Levi Montalcini).
Ega bailara.