KONGRESURAKO HAUTAGAIA BIZKAITIK

Javier Aldamiz-Etxebarria

Javier Aldamiz-etxebarria López abokatua da lanbidez eta bokazioz, hauteskunde orokorretara joango da talde jeltzaleak Bizkaian aurkeztuko duen zerrendan.

Langilea

Solaskide ona

Kementsua sinesten dituen gauzekin

Javier Aldamiz-Etxebarria
Javier Aldamiz-Etxebarria

Bilbotarra da jaiotzez baina Sukarrieta darama zainetan eta bertan bizi da. Zuzenbide Ekonomikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta 2004tik aurrera bere bulego propioa dauka. Berezko duen kemenak eraman zuen lan hau Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko eskolako lanarekin eta Deustuko Unibertsitatean ematen dituen Zuzenbide Administratiboko eskolekin uztartzera.

Javier Aldamiz-etxebarriaren aburuz (Bilbo, 1974) politika denon gauza da. Hala bizi izan du etxean, politika oso presente izan baitute betidanik “gure bazkalosteko hizpide izan ohi zen”. 2005ean alderdikidetu zen eta Madrilera iristen bada argi baino argiago dauka “legegintzaren kalitatea gero eta okerragoa da eta ezinbestekoa da joera hori zuzentzea. Legeek izaera orokorra izan behar dute eta egonkortasun soziala eragin behar dute”, nabarmendu du.

Politikak ahalbidetzen du gure alaba eta semeek gizarte bidezkoagoa gozatzea, gizarte solidarioagoa eta berdintzaileagoa

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Laida hondartza, handik ikusten delako Euskadiko lekurik ederrena: Sukarrieta