2013an hasi zen Eusko Legebiltzarreko kide moduan eta gaur egun Lan eta Justizia Batzordeko bozeramailea da.
Diziplinatua
Metodikoa
Bakegilea
Jaiotzez deriotarra izan arren bizitza erdia Uribe Kostan eman du; hasiera batean Barrikan eta ondoren Larrabasterran (Sopela). Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko kidea eta enpresako letratu-aholkularia da. Bere lan ibilbidea hainbat enpresatan eta erakundetan egin du aurreikuspen, mutualitate, EPSV eta pentsio publikoen alorrean.
Jon Aiartza (Derio,1964) 16 urterekin alderdikidetu zen, eta konpromiso handia du prestakuntzarekin,euskal historiarekin eta bere sistema politiko propioarekin: Foruak. Negoziaketa eta adostasunerako joerak ere eraman du hainbat akordio lortzera; Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Legea, Gorte Nagusietan amiantoaren biktimei konpentsatzeko funtsa sortzeko Lege Proposamena, Lan Harremanei buruzkoa eta EAEko negoziaketa kolektiboa eta pentsio publikoen sistemari buruzkoa.
Aiartzarentzat Kongresuan parte hartzeak dakar Euskadirentzat funtsezko erabaki esparru batean aritzeko aukera. Erronka pertsonal handia, euskal hiritargoaren bizitza kalitatea hobetzen lagunduko diguten akordioak lortzea xede.
Kementsu eta gogotsu jarraituko dugu Euskadiren eskubideak eta interesak defendatzen
Uribe Kostako itsaslabarrak; hondartzak, itsasoaren indarra eta olatuak.