Laura Pérez “kaletik dabilen alkatea” da, Bastidan bizi diren pertsonen bizimodua hobetzeko eta Arabako Errioxako udalerri honetako garapen ekonomikoa bultzatzeko lanean buru belarri ari dena.
Hurbila
Erabakitzailea
Kementsua
Laurak biziki gogoko duen esparrua da arlo juridikoa, Zuzenbidean lizentziatua izan ondoren Lan Harremanen masterduna den aldetik. 13 urtetan Abokatutzaren Euskal Kontseiluko kide izan zen Arabatik eta Arabako Abokatuen Elkargoko gobernu batzordeko kide izan zen. Praktika juridiko ikastaroak egin zituen Arabako Abokatuen Elkargoaren “Práxedes Ochoa” eskolan eta bere promozioko ikaslerik onenaren saria jaso zuen. Urte batzuk geroago, lanbideak Eskola honetara eraman zuen berriz, baina zuzendari gisa. Letratu gisa aritu izan da Vitoria-Gasteizko hainbat bulegotan.
Miresten du nork bere burua hobetzen jarraitzeko gogoa, une konplikatuei aurre egiteko orduan. Beste muturrean, iraingarri egiten zaizkio emakume eta adingabeen kontra eginikoak, gaur egun era guztietako gatazketan horren eraso bortitzak jasaten baitituzte (gudak, familia barruko gatazkak). Era berean miresten du mundu zabalean emakumeen eta adingabeen askatasunen, berdintasunaren eta eskubideen defentsaren alde borrokatzen direnen lana.
Gure denbora jarri behar dugu gure herrikideen zerbitzura, kudeaketa zorrotz eta eraginkorra eginez.
Mahastien kolore guztiak antzeman daitezkeen Bastidako edozein leku