Enpresa zientzietan lizentziatua, Maria Dolores Etxano Varelak laugarren legegintzaldia hasi du senatuan EAJ-PNVren zerrenda berriz ere bere herrialdeko bozkatuena izan zenez geroztik.
Prestatua
Metodikoa
Konprometitua
1968ko maiatzean jaio zen, horregatik agian sehaskatik barneratu zituen, besteak beste, konpromiso handiz defendatzen dituen feminismoa edo kohesio soziala bezalako kausak. Ondarrutarra goitik behera, herriko Udaleko bozeramaile jeltzalea ere izango da. Maria Dolores Etxanok (Ondarru, 1968) bertan esperientzia handia du, gobernuan alkate-orde eta oposizioan Alderdiko bozeramailea ere izan delako.
Enpresa zientzietan lizentziatua, enpresa pribatuetan ibilbide zabala du eta baita Administrazio Publikoan ere, Bizkaiko Tutoretza Erakundean. Senatuan, Taldeko arlo ekonomikoetako arduraduna izan da, eta eraginkortasunez egin dio aurre EAJrekin 2019rako Aurrekontuetan Euskadirako zenbait inbertsio adostu eta gero, PPk hauek murrizteko egin duen saiakerari. Aisialdia familia eta lagunen artean banatzen du, baina ahal duen bakoitzean Ondarroan korrika egiten ateratzen da “erlaxatzeko eta pentsamenduak ordenatzeko”.
Gure lanak eragin handia du pertsonengan; pentsioak igo, Itun Ekonomikoa eta Kupoa adostu… Hor egon behar gara
Plaiko Morru, hondartzako ‘muturra’. Ondarroa itsasora begira jartzen den lekua.