SENATURAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Maribel Vaquero

Maribel Vaquero senatari izango da bigarren aldiz jarraian EAJ-PNVren zerrenda berriz ere bere herrialdeko bozkatuena izan zenez geroztik.

Langilea

Gertukoa

Konprometitua

Maribel Vaquero MARIBEL 59" TAN
Maribel Vaquero

Maribel Vaquero ezkonduta dago eta bi alabaren ama da. Zuzenbidea eta Herri Erakundeen gradua ikasi zituen. Gipuzkoako Batzar nagusietako batzarkide eta Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldeko legebiltzarkide izan da. Indarrean dagoen legegintzaldira arte, Urnietako zinegotzi eta Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaria izan da Gipuzkoako Foru Aldundian. “Herri aske eta indartsua izango bagara, ezinbesteko ditugu balore demokratikoak eta konpromisoa”, adierazi du.

Maribelek biziki gogoko du familiarekin paseoan irtetea, hondartzetik ibiltzea eta kresal usaina sentitzea. Oso gogoko du lagun artean bazkaltzera joatea eta “ondorengo bazkalosteetako abestiak” ere bai. Vaquerok oso gustuko du dantza ere. Izan ere, azken aldian ikusteko aukera izan du “Biz Hitza” ikuskizuna, Aukeran taldeak euskara batuaren sorreran oinarrituta egin duena.

Gure abertzaletasuna eta herrigintzan aritzeko eredua, errespetuan, balio demokratikoetan eta herri honekiko dugun konpromisoan oinarritzen da.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Urnietako Muniskuegaina eta Getariko kaia.