SENATURAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Rosa Peral

Rosa Peral senatari izango da bigarren aldiz jarraian EAJ-PNVren zerrenda berriz ere bere herrialdeko bozkatuena izan zenez geroztik.

Sormen handikoa

Zolia

Pragmatikoa

Rosa Peral
Rosa Peral

Rosak bizitza osoa darama teknologia munduan. Informatikan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Duela 25 urte IBM enpresan lan egiten hasi zenean pentsatzen zuen ordenagailuen mundu hau ez dela 40 urtetik gorakoentzat. Baina, hor jarraitzen du. Bere lanbideak teknologia berrietan egunean egotera derrigortzen du eta horrek ere ahalbidetzen dio teknologia hori hainbat esparrutan aplikatzea.

Arabako Foru Aldundiaren Kalkulu Zentroko Zuzendari karguan argi eta garbi ikusi zuen bai garrantzitsua dela lantalde ona izatea: “Uste osoa daukat pertsonengan, gauzak aldatzeko duten gaitasunean”.

Ezkondua da eta unibertsitatean ikasten ari diren hiru emakume gazteren ama da. “Familia da gauza guztien oinarria, eta nire babesik handiena une latzak datozenean”.

Adostasunak emango dizu gatazkak baino askoz gehiago. Arazo baten aurrean konponbideak bilatu behar dira, eta ez errudunak.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Baia ibaiko putzuak, Gorbeiako Parke Naturalean.