KONGRESURAKO HAUTAGAIA GIPUZKOATIK

Xabier Barandiaran

Soziologoa eta unibertsitate irakaslea, Xabier Barandiaran Irastorzak (Ataun, 1969) esperientzia zabala du alor akademikoan, ikerkuntzan eta politikagintzan.

Euskalduna

Zorrotza

Bizia

Xabier Barandiaran
Xabier Barandiaran

Ataunen jaioa 1969an, ezkondua eta bi alaben aita, Deustuko Unibertsitatean Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua eta Soziologian doktorea da.

Deustuko Unibertsitatean irakasle gisa aritu zen 1998. eta 2005. urteen artean, eta jarraian Garraio eta Obra Publikoetako departamentuko gabinete burua izan zen 2005etik 2007ra.

Oxfordeko Kellog College zentroko ikerlari bisitari izana da, baita ere, eta 2011tik hona Giza eta Gizarte Zientzietako irakaslea da. Gaur egun, lan akademikoa eta Gipuzkoako diputatu nagusiaren Kabineteburu ardura uztartzen ditu bigarren aldiz (2007-2011 eta 2015-2019 legealdiak).

Herritarrak deliberazio publikoan integratu beharrean gaude, gizartea eta politikaren arteko arrakala gainditu nahi badugu.

EUSKADIKO NIRE TOKIRIK GOGOKOENA


Nire jaioterria, Ataun, eta Aralar mendilerroko paraje eder bat: Oidui.